XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bere burua egin du umerik ez egitearen errudun, eta egin ere oharkabean egin du, han barruko galdaretan luzaroan berotzen izan bide duen susmoak leher eginda.
Urigoienaren kontsultarako eskaileretan gora datorrela, eskuin eskua burdinazko barandilan labanduz eta oinak marmorezko harmailetan, Anitaren ditiak eta ipurdi-mamiak etorri zaizkio burura.
- Ditiak dituela halakoak, Onofre jauna, eta horregatik ezin izan leikeela antzua Ana? - aurrean jesarrita duen Urigoiena medikua euskaraz dabilkio berbetan, berak
Bietariko edozein izan leike umerik egin ezin dauana, edo bata be ez, ze oraindio ez dakigu ziur.
Bera orain hile batzuk etorri zan eta emon neutsozan halako kontseilu batzuk.
Betaurrekoek egiten dioten teleskopio paretik hurruniko izarren bati begira balego eran egiten dio berba Urigoienak.
Zuzen ulertzen badio, Anitaren laztanak, Anitaren larrualdeetan eragozpenik barik eta inoiz baino sarriago menturatzeak, haren bolantinak ohean, Onofrek berak atsegin duen